IKUS-ENTZUN

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean izena emateko epea irekita

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astea urriaren 31 eta azaroaren 6a bitartean egingo da aurten, eta bertan, lanak aurkezteko epea ireki dute; azken eguna abuztuaren 15a izango da.

Lehiaketan parte hartzen duten film luzeak Ikusleen Saria eskuratzeko lehiatuko dira, eta honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 2019ko urtarrilaren 1aren ondoren egindakoak izatea; fantasia edo beldurra gai nagusia izatea; eta 30 minututik gorako iraupena izatea.

Film laburrek, ostera, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 2019ko urtarrilaren 1aren ondoren egindakoak izatea;  gehienez 30 minutu izatea; eta fantasia edo beldurra gai nagusia izatea. Azken hauek honakoa sariak eskuratu ahal izango dituzte: Ikusleen Saria Film Labur Onenari (1.000 €); Nazioarteko Epaimahaiaren Saria (1.000 €); Ikusleen Saria Animaziozko Film Labur Onenari (1.000 €); Ikusleen Saria Espainiako Film Labur Onenari (1.000 €); Zilarrezko Méliès Saria Europako Film Labur Onenari; Gazte Epaimahaiaren Saria; eta Syfy Saria Espainiako Film Labur Onenari (3.000 €).

Betebeharreko eta jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button