
Peter (gitarra eta ahotsa) eta Chris Coyne (baxua)anaiek gidatzen dute 80ko hamarkadatik The Godfathers, eta euren musikan Beatles klasikoetatik edaten dituzten pop melodiak, punkaren amorrua edo rockabilly-aren zoramena uztartzen dira.
Bada, taldeak aurten 30. urteurrena beteko du, eta data horren harira, bira ondu du: azaroaren 26an, Donostiako Dabadaba aretoan izango dira, eta 28an, berriz, Bilboko Satelite T tabernan.
The Godfathers izen berezia da Ingalaterrako rock musikaren joan etorria ulertzeko. Bere zuzeneko indartsu, freskagarri, rockeroak eta bere working class izpirituaren errebindikazioa mundu osoan dira ezagunak. Bere grabazio azpimarragarrienak hauexek dira: Birth, School, Work, Death (1988), More Songs About Love & Hate (1989) eta Unreal World (1991).



