MUSIKA

“Lagunekin Kantari” programa Donostian

IZBEk (Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea) eta Donostia Kulturak Lagunekin Kantari programa sortu zuten aspaldian. Aurtengo ekimena gaur berton abiatuko da, eta hasiera honetan Esti Markezek kontzertua eskainiko du Intxaurrondon.

Atenporal izenburupean argitaratu du Esti Markez kantariak bere bigarren lana, bederatzi abestiz osaturik datorrena. “Kantautore gazteak orain arte arakatu gabeko estiloetara egin du salto, bere esentzia galdu gabe. Kantu klasiko eta modernoak, disko atenporal bat bere osotasunean, denboraren erlatibotasunari buruz. Bukaerarik gabeko melodia ederrek hasperen goxo bat dirudite”.

Hil honetako hurrengo saioak honako hauek izango dira: Patxi Saiz, Larrotxene Kultur Etxean, 19:30ean (maiatzak 19); Etxekoekin Kantari, Intxaurrondo Kultur Etxean, 19:30ean(maiatzak 26), eta Kantujira, Larrotxeneko plazan (auzoan zehar ibiltzeko), 19:00etan (maiatzak 30).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button