ESZENA

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren aurtengo edizioa

Bertoko eta nazioarteko sorkuntza eszeniko berriarekin gozatzeko hitzordua izango da urrian burutuko den Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiari esker. Bertan makina bat ikuskizun eskainiko dira.

Europar eszenako erreferente handiak Errusia, Erresuma Batua, Argentina, Frantzia, Italia, Brasil eta Suitzatik etorriko dira (Declan Donellan,  Check by Jowl konpainia, Tiger Lillies ijito taldea, Emiliano Pesarri italiarra, No Gravity Dance konpainia, La Gotera en la Azotea talde argentinarra, …) eta horiek bertokoekin batera (El Mono Habitado, Colectivo Monstrenko, Piszifaktoria, Parasite Kolektiboa, Tanttaka, Teatro Paraíso, Markeliñe eta Krego Martín Danza), hainbat ikuskizun eskainiko dute.

Lau ikuskizun euskaraz izango dira, eta horietarik bi ezagunak eta pisu handikoak: Tanttaka taldearen Soka, eta Bernardo Atxagaren Obabakoak. Azken horretan, konposizio poetiko, bisual eta fisikoa izango da, non animaliak gizakiekin eta basoak gure gorputz-adarrekin nahastuko baitira. Pertsonaiak maitasun, desio, oroitzapen, beldur eta zalantzez betetako giza paisaien gisa agertzen dira.
Beste biak Krego Martín Danzaren Laboratorio inocencia eta Markeliñeren Euria izeneko lanak izango dira. Umeentzako saioak ere programatu dira, eta hor ere euskarazko obrak eskainiko dituzte.

Non, non eta zer jakin nahi baduzue, ekimenaren programazioan begiratu 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button