ESZENA

“La mejor madre del mundo” antzezlana Pabellon 6ko oholtzan

Nuria Labariren izen bereko eleberrian oinarritutako lanak emango dio Pabellon6ko ikasturteari hasiera. Irailaren 23tik urriaren 16ra egongo da bertan antzezlana ikusteko aukera.

Juana Lor arduratu da antzerkigintzaz eta zuzendaritzaz. Leire Ucha da berriz protagonista gorpuztuko duena, maitasunez, bertigoz, umorez eta itzalez osatutako zurrunbiloan murgilduko dituelarik ikusleak. Haizea Águila, Itziar Lazkano, Eneritz García Alonso eta Iñaki Maruri ere arituko dira bere inguruan  gainontzeko pertsonaiak interpretatzen. Jantziak Betitxe Saituak egindakoak dira, Maria Casanuevaren eszenografia, Iñaki Garcíaren argiztapen-diseinua eta Iñaki Maruri arduratu da girotze soinuaz.

“Amek ez dute idazten. Amak idatzita daude”, esaldiak biltzen du antzezlanaren muina. “Izan ere, zera baita finean: izugarrizko ahalegina, bilakatu den ama horrek emakumea irentsi ez dezan, edo emakume horrek izan nahi duen ama bazter ez dezan. Baina istorioa ez da hor hasten, askoz lehenago baizik. Iritsigabe zegoen seme-alaba absentzia bat besterik ez zenean, ate-joka zebilena eta zirrikitu guztietatik sartzen zena, garaiz kanpo abestutako sehaska-kanta balitz bezala”.

Esperientziaren epizentrotik ikuspegi berri bat proposatzen du lanak eta bere buruaren kontakizuna egiten du protagonistak. Artean ikusleak hausnartzera behartuko dituen istorio hunkigarri bat proposatzen da.

Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Pabellon6 webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button