BESTELAKOAK

Kulturaz kooperatibak Sormen egonaldirako deialdia ireki du

Azpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatibak sortzaileen jarduna bultzatzeko eta babesteko xedez, sormen egonaldirako deialdia zabaldu du. Izen-ematea urtarrilaren 19an itxiko da eta urtarrilaren 31an ebazpena jakinaraziko da. Egonaldiak otsaila hasieratik uztailaren amaiera bitarte gauzatuko dira, Dinamoa sormen gunean.

“Azken urteetako esperientziaren ostean, eta Dinamoa sormen gunearen abaroan, sormen egonaldien deialdia eskaintzen jarraituko du, diziplina orotariko sortzaileei baliabideak eskaini eta bidea egiten laguntzeko.
Urteko lehen deialdi honetan ere hiru deialdi mota egongo dira. #Harri (egonaldi osoa), #Orri (egonaldi sinplea) eta #Ar (antzerkia eta arte eszenikoetara bideratua).

Deialdiaren inguruko informazio guztia kulturaz.eus webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button