ESZENA

“Itzal galdua” eta “Libertino“ koreografiak, Lasarte-Orian eta Basaurin

Gero Axularren Itzal galdua koreografia bihar, martxoak 25, iritsiko da Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kulturetxera, eta Libertino koreografia Basauriko Social Antzokian ikusi ahalko da, XIII. Dantza Zirkuituaren programazioaren barruan.

Gero Axularrek Axularren legenda (ikasketak ordaintzearen truke deabrua haren itzalaz jabetu zen) kontatuko dute dantzaren bidez. Giroa hauxe zen: Mauleko espartin lantegietara jo behar izan zuten Nafar askok lan bila. Batzuek beren itzala deabruari ematen omen zioten seme-alaben ikasketak ordaintzeko behar zutenaren truke. Hala egin omen zuen beste garai batean Axularrek berak ere. Kondairak dio Salamankan ikasteagatik, itzalik gabe bizi behar izan zuela Axularrek.

Beste aldetik, Marco Vargasen eta Chloé Brûléren eskutik Libertino ikuskizuna oholtzaratuko da Basaurin. Askatasuna da lan honen ardatza: dantzan, kantuan eta poesian, horrexegatik “bere errituala soila eta biluzia da, poetikoa eta iradokitzailea. Une magikoak sortzen ditu, eta arnasteko, airea hartzeko eta indarberritzeko esparruak ireki, nork bere askatasun pertsonal eta erostezinaren bila amildegira jauzi egin aurretik”.

Show More

Related Articles

Back to top button