BERTSOTAN

Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolan lehiaketa

Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolak antolatu du Eskolarteko XXV. Bertsopaper Lehiaketa gaztetxoentzat

Lanak aurkezteko epea martxoaren 1ean amaituko da eta hiru maila bereiziko dira. A mailan, LHko 5. eta 6. mailakoek hartuko dute parte, 2 bertso eta 4 kopla eginez, Inauterietako mozorroa prestatzen ari gara gaiarekin.
B mailan DBHko 1. eta 2. mailakoek hartuko dute parte, 2 bertso idazteko Lagun onak edukitzea oso garrantzitsua da gaipean.
D mailan, DBHko 3. eta 4. mailakoek hartuko dute parte, eta hauek, gutxienez 3 eta gehienez 5 bertso idatzi beharko dituzte gai librearekin.

Lanak Urretxuko Aipurunea kultur etxean eta Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean aurkeztu beharko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button