ESZENA

Kontsumo gizarteari buruz hausnartzeko parada

Martxoaren 10era bitartean, Love & Money izeneko euskarazko lana, Pabellon 6 antzokian ikusi ahalko da. Bertako Antzerki Laborategiak eta Gazte Konpainiak euskaraz eginiko lehen lana da.

Love & Money, gordintasunez eta aldi berean umorez, kontsumo gizarteari eta neoliberalismoaren indarkeriari buruz hausnartzera gonbidatzen duen antzezlana da. Eszenatokian Ugaitz Alegria, Aitor Echarte Merino, Eneritz García Alonso, Miriam K. Martxante eta Aiora Sedano antzezleak aritzen dira. Horiek “David eta Jess pertsonaien istorioa kontatuko dute, era berean, bikotearen infernurako gainbehera erakusteaz ere arduratuko dira. Horrela, diruarekin obsesionatuta dagoen gizarte batean maitasunetik zer geratzen den hausnarketa egiteko asmoz”.

Cécile Marquette Azuelos zuzendariak nabarmendu duenez, Love & Money irakurtzeak hunkitu egin zuen “gizarte honetako errealitaterik basatienetako bati buruz hitz egiteko duen gaitasunak, zikoizkerian eta moralismoan erori gabe. Ahulak zein moralik gabeak, biktimak zein martirizatzaileak, eszenaratzen diren pertsonaiak  eguneroko bizitzako pertsonaiak dira, beren bulkaden eta gizarte materialista eta indibidualista baten presioen artean harrapatutakoak”.

Antzezlana Korrika Kulturalaren agendaren barruan kokatzen da.

www.pabellon6.org webgunean duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button