
Montehermoso Kulturunean Klaustro Sounds musika zikloa duzue bidean azarora bitartean.
“Montehermosoko Klaustroa, eraikinak mendeetan zehar jasan dituen aldaketa guztien ikusle isila, agertoki magiko bihurtuko da hainbat proposamen artistiko eskaintzeko igande arratsaldetan Kulturunera hurbiltzen diren pertsonentzat”.
Otsailaren 16an, Eneritz Furyak egingo du kontzertua, eta HHH izeneko album berria aurkeztuko du. “Disko honetan bere hastapeneko post-folketik urruntzen da Furyak, pop musikara eta dantzara hurbilduta. Erritmo markatuagoak, joan eta etortzen diren perkusioak eta synthpopetik sor litezkeen melodiak aurkituko ditugu, baita erreferentziazko artisten kutsua ere (Leonie Pernet, Juana Molina, Ela Minus, CocoRosie). Baina zarata ere entzungo dugu, baita itxurazko argitasuna desitxuratzen duten elementuak ere.”
Ziklo eder horretatik pasatuko diren beste artista batzuk, Adrián Royo, Amorante & Adriano Galante, Bea Asurmendi edo Libe kantariak izango dira.
Montehermoso Kulturuneak ditu xehetasun guztiak.