MUSIKA

Klaustro Sounds kontzertu zikloa Montehermoso Kulturunean

Montehermosoko Klaustroa agertoki magiko bihurtuko da hainbat proposamen musikal eskaintzeko igande arratsaldetan. Urtarriletik abendura bitartean hainbat musika kontzertu entzuteko parada eskainiko da.

Aste honetako igandean, urtarrilak 18, izango da lehen hitzordua Joseba Irazokik burutuko duen Onomatopeikoa Ensemble kontzertu eklektikoarekin. Joseba Irazokik oso kontzertu berezia prestatu du bere azken lana, Gitarra Lekeitikoak (Gitarra Onomatopeikoa II), aurkezteko birari amaiera emateko.
“Lagun musikariekin arituko da, eta hauek osatuko dute banda: Felix Buff (bateria), Amorante (tronpeta, harmonium), K lepo (elektronika) eta Lutxo Neira (kontrabaxua). Bere unibertsoaren leihoak zabal-zabalik irekiko dituzte, zintzo eta zuzen agertzen den mundu hori, euskal folklorearen tradizioak, mundu anglosaxoiak, esperimentazioak eta, kasu honetan, baita jazz garaikideak ere guztiz bustitzen dutena”.

Hurrengo hilabeteetarako programazioa zertan den ikusteko: Klaustro Sounds.

Show More

Related Articles

Back to top button