ESZENA

Umore Azokako bigarren eguna estreinaldiz beterik

Atzo hasi zen Leioako Umore Azokaren bigarren egunak 9 erabateko estreinaldi, 5 estatuko estreinaldi eta gaztelerazko bertsioaren estreinaldia bilduko ditu gaur berton.

Abian da jada Leioako XVII. Umore Azoka eta jendetza bildu du lehen egunak. Asteburura begira, zabaldu egingo da programazioa; bihar, esaterako, 48 ikuskizun eskainiko ditu egitarauak.
Nabarmentzekoa da La Industrial Teatrera talde kataluniarraren erabateko estreinaldia: Naúfragos clown pieza; DelReves Danza Vertical taldeak Uno izeneko lana egingo du;  Toc de Fustak Los amigos de Crusó estreinatuko du; Cía La pequeña victoria Cen konpainiak Gigante eramango du Leioara; Esencia producciones Lagarto Mucho ruido y pocas nueces Sound Party emanaldia eskainiko du aurrenekoz publiko aurrean; La Banda del Otro taldeak ere lehenengoz aurkeztuko du Yee-haw lana; Plataforma Tirante taldeak Tras la frontera aurkeztuko du; Ana Capilla & Julia Fäber bikoteak Basati dantza pieza; eta Trapu Zaharra konpainia ezagunak A cal y canto lana egingo du; Toi D’abbord konpainiak, Tu viens pieza eskainiko du; Jazz Combo Box taldeak Scratcho Band, Cie 100 Racines-ek Au pie du Mur, eta Vendaval konpainiak Soif lana estreinatuko du. Eta ez dira bakarrak izango.
Non, noiz et zer jakin nahi baduzue, begiratu hemen.

Festa Leioa herri osora zabalduko da. Gozatu!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button