ESZENA

“Ketariatik Mundura” nano pastorala, Iruñean

Zaldiko Maldiko eta Karrikiri Elkarteen antolakuntzarekin, Ketariatik Mundura nano pastorala izango da otsailaren 5ean, Iruñeko Kondestable jauregiko patioan, 19:00etan hasita.

Mixel Etxekopar da pastoral idazlea, eta bertako arizaleak Ihitz Iriart, Maika Etxekopar eta Beñat Larrori izango dira. Musikaz JKristian Galtxetaburu eta Mixel Etxekopar bera arduratuko dira.

Gipuzkoako Getariatik abiatzen da antzezpenaren kontakizuna hiru pertsonaia mitiko lekuko direlarik. Horien artean, XVI. mendeko Juan Sebastian Elkano, zeinek munduko lehen bira burutu baitzuen kapitain gisa 1522an.
Garai itzal argitsuak izan ziren, munduko ikuspegia osoki aldatuz, kolonizazioa ere garatuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button