IKUS-ENTZUN

“Zinema indigena” ikusgai EHU/UPVko Leioako kanpusean

Atzo hasi zen, EHU/UPVko Leioako kanpusean, Gizarte eta Komunikazio Zientzietako fakultatearen Auditorioan, Zinema indigena: erraietatik so izenburuko zikloa.

Programak etzira arte iraungo du, eta gaur bertan, bigarren hitzordu bat izango da Auditotio horretan, 11:30etik aurrera, Bachaco, María, Amando la tierra eta Taku’main filmen emanaldiekin. Ekitaldian, Yanilu Ojeda dokumentalistak parte hartuko du.

Bihar, berriz, Algortako kultur Etxean izango dira proiekzioak, 19:00etatik aurrera: Sembrando Cine – Zinema Komunitarioa, Yanilu Ojeda dokumentalistaren parte hartzearekin;  Leiqui Uriana zuzendari indigenaren laburmetraiaren proiekzioa, Ser un ser Humano; eta, amaitzeko, Tatuushi laburmetraiaren emanaldia, Xanti Salvador soinu teknikariaren laguntzarekin.

Venezuelako Errepublika Boliviarraren Bilboko Kontsulatuak, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Gizarte Ikerketarako Talde Eragileak (GITE-IPES) Zine Foruma antolatu dute, eta zikloan tailerrak ere egingo dira.

Informazio gehiago: gite-ipes.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button