ESZENA

Iruñeko “Irriziklo Hamaika” umore jaialdiaren azken bi hitzorduak

Nafarroako Antzerki Eskolak Irriziklo Hamaika 2019 hartuko du. Otsaileko saioak amaituta,  martxoaren 6an eta 12an izango dira azken hitzorduak.

Pez Limbo taldearen Oxido. Umore Garratza lana, Iruñetik Mundura, Azken 10080 minutuen kronika groteskoa edo ez, eta Umorea izeneko saioak oholtza gainean ikusi dira.
Martxoan honako lanekin egingo duzue barre: Bakean dagoena bakean utzi, Tabernaria, eta Komunak.

Gaur berton (martxoak 6) hain zuzen, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena kazetari gipuzkoarren Bakean dagoena bakean utzi ikusgarria programatu da. Ikuskizuna elkarrekin lotzen diren sei elkarrizketek osatzen dute. Bertan, euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletzen dituzte, betaurreko (u)moreak jantzita: euskalkiak, amatasuna, onomatopeiak, gorpuzkerak, euskarakadak…

Datorren asteko asteartean, martxoak 12, Tabernaria eta Komunak piezak oholtzaratuko dira.

Programazioaren xehetasun guztiak, hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button