ESZENA

Antzerkiz jositako egitaraua Lekeition

Joan den asteburuan Atx Teatroaren eskutik Gabriel Gabrielle antzerkia ikusteko parada egon zen Lekeition. Horren ostean, aste honetan bertan, Deabru Beltzen eskutik Mr Olentzero umeentzako antzerkia izan da.

Eta bihar, abenduaren 20ean, Lanku-ren eskutik Bi arreba emanaldia izango da Ikusgarri Aretoan, gabeko 22:00eta. Bi arreba Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso pianistak sortu duten ikuskizunaren izena da.
Chopinen eta Xenpelarren antzekotasunetan oinarrituta, musika, bertsoak, istorioak eta inprobisazioa uztartzen dituen saioa da. Hainbat antzekotasun dituzten arren (biak artistak ziren, sortzaileak eta berritzaileak, biek bere hizkuntza propioa zuten…), Egaña eta Lizaso batean oinarritu dira: biak gaitzak jota egon ziren azken hilabete haietan eta euren arrebak izan zituzten biek zaintzaile lanetan. Ikuskizunaren bizkarrezurra kontakizun bat izango da, Chopinen kontuak, Xenpelarrenak… Lizasok pianoz lagunduko ditu Egañak kantatuko dituen Xenpelarren bertsoak.

Beste aldetik, abenduaren 28an ere, gabon giroan, txikienentzako titiritEROekin jolasean ipuin kontalaria izango da Ikusgarri Aretoan euro baten truke.

Datorren urtera begirako Ikusgarri Aretoko kultur programazioa oraindik zehaztu ez bada ere, Udalak aurreratu du jada Xabier Mendigurenek egokitu eta Ander Lipus protagonista nagusia duen Hamlet ere Lekeitiora joango dela otsailaren 28an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button