MUSIKA

AMA, Havoc eta Perlak taldeek Donostian joko dute

Donostikluba Zirkuituak kontzertu interesgarria ondu du, ostiralean, hilak 23, Egiako Gazteszena aretoan, 21:00etan: AMA, Havoc eta Perlak.

AMA 90eko urteetako Donosti Souns eszenako zenbait musikarik abiatutako egitasmo da. Hala, aurtengo lehenengo hiruhilekoan disko berria plazaratuko dute Jabalina Records zigiluaren bidez.

Havoc ere musikari donostiarra da, eta ostiralean Lo saben los Narvales izenburuko hirugarren grabazioa aurkeztuko du Gazteszenan. Gipuzkoarrak 80eko eta 90eko hamarkadetako talde indie-pop-etatik edaten du. Donostia Kulturaren arabera, “Kantauri itsasoa usaindu daiteke, reverb, acid house, fuzz, 1988 eta 1999 urte arteko hoberena, lokarri makina, jazzmaster, egurrezko piano eta sintetizadore analogikoak dakartzalarik”.

Azkenik, Perlak talde gaztea da, eta Zarauztik dator; oraintsu, lan homonimoa argitaratu du, autoekoizpenaren bidetik. Taldeak euskaraz abestutako post-punk erritmo ilun bezain dantzagarriak jorratzen ditu, Joy Division, The Cure edo Belako taldeen antzera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button