ESZENA

“Dantza Plazetan” programa uztailean

Bilboko Udalak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin eta Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiarekin lankidetzan, uztailaren 2, 8, 15, 22 eta 27an euskal dantzen lau alarde programatu ditu.

Dantzen zikloa igande honetan hasiko da; geroko saioak, uztailaren 8, 15 eta 22an izango dira eta hiriko plazatan eskainiko dira erromeria tradizionalak eta kalejirak, euskal folklore herrikoia bultzatzeko.

Edizio honetan, uztailaren 27rako, Munduko folkloreen topaketa ere programatu da, Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiarekin lankidetzan. Bertan, Mexikoko, Indiako, Poloniako, Chuvashiako Errepublikako eta Kolonbiako bost taldek hartuko dute parte. Emanaldiak arratsaldeko 19:00etatik aurrera eskainiko dira, inguru horretan jende gehien ibili ohi den orduekin bat etorriz. Uztaileko alardeak talde hauek eskainiko dituzte: Santutxuko Gaztedi dantzari taldeak, Basurtuko Beti Jai Alaik, Goi-alde Dantza Taldeak (Erandio), eta Castañoseko Salbatzaile dantza taldeak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button