IKUS-ENTZUN

“Zinema (H)Abian-Cinema en Curs” ekimena, Tabakaleran

Gaztetxoenak zinemara hurbiltzeko eta berau ezagutarazteko proiektua da Zinema (H)Abian-Cinema en Curs ekimena. Bi helburu nagusi ditu: Haur eta gazteei zinema arte, sorkuntza eta kultura gisa deskubritzeko aukera eskaintzea; eta hezkuntza testuinguruan sorkuntza zinematografikoak daukan indar pedagogikoa garatzea. 30.000 haur eta gaztetxok parte hartu dute programan orain arte.

Lehen urte honetan, Lasarteko Oriarte institutuan garatuko da proiektua. Programak bi ardatz nagusi dauzka, “zinemagileen presentzia eskola eta institutuetan irakasleekin batera eta eskola orduetan saioak emateko. Eta arte zinematografikoa ikusiz eta eginez deskubritzea”.

DBH1ko gela bateko 23 ikaslek parte hartuko dute eta Mikel Gurrea zinema zuzendaria izango dute bidelagun (2016an Donostia Zinemaldia eta Tabakalerak elkarlanean antolatzen duten Ikusmira Berriak egonaldi programan egoiliarra izan zen).

Cinema en curs A Bao A Qu kultura elkarteak sortutako proiektu pedagogikoa da. Katalunian sortu zen 2005-2006 ikasturtean eta egun, lehen zein bigarren hezkuntzako zentro publikoetan garatzen da, Katalunian (23 zentro), Galizian (5 zentro), Madrilen (8 zentro), Branderburgon (3 zentro) eta Txilen (14 zentro).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button