LITERATURA

Euskal pertsonaia historiko batzuek literaturan utzi duten irudiaz

Gaur, arratsaldeko 19:30ean, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan José Luis Corral eta Toti Martínez de Lezea idazleek euskal historiako pertsonaia batzuen inguruan dagoen literatura aztertuko dute Eztabaidak literaturarekin ekimenaren barruan.

Aste honetako eztabaidaren izenburua Una mirada literaria a personajes históricos vascos da, eta José Luis Urrutia idazleak moderatuko du. Gonbidatutako idazle biei, literaturaren ikuspuntutik zenbait pertsonaia aztertzea proposatu zaie, hala nola Eneko Enekonez erregea, Antso III. Handia, Nafarroako Blanca, Diego López de Haro, Juan Sebastian Elcano edo Loiolako Inazio.

José Luis Corral (Daroca, 1957) egile aragoarra Erdi Aroko Historia Katedraduna da Zaragozako Unibertsitatean. Denek aitortzen dute Espainiako eleberri historiko garaikideko maisua dela. Toti Martínez de Lezea (Gasteiz, 1949), narratibaren barruan eleberri historikoa lantzen duen idazle ezagunenetakoa da.

Saioa hau denboraldi honetako azkena izango da. Irailean berriro ekingo zaio programazioari, Euskal kantak eta literatura izeneko beste eztabaida batekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button