BESTELAKOAK

Duela 25 mila urteko artea ikusgai

Bilboko Rekalde aretoak paleolitikoko gizakiaren sormenari buruzko erakusketa antolatu du: K.o. 2016. Paleolitoa. Erakusketaren asmoa da “duela 25 mila urteko gizakiaren sorkuntza-ahalmena erakustea XX. eta XXI. mendeetako sorkuntza-lanik berrienekin”. Erakusketa hau Rekalde Aretoan egongo da ikusgai urtarrilaren 29ra arte.

Erakusketa honen bidez, bisitariak Bizkaiko kobetan sartu ahal izango dira eta barnean dauden grabatu edo margolanen xehetasun bakoitza ezagutu ahal izango dute, izan ere, Bizkaiko zenbait kobatan duela milaka urteko gizakiaren sormenaren adibide apartak aurkitu dira.

Rekalde Aretoko erakusketak aukera emango digu, besteak beste, koben erreplikak egitea lortzeko erabili den prozesua deskubritzeko eta gizakiaren sormenari buruzko gogoeta egiteko.

Ostegunero, 18:00etan erakusketara bisita gidatuak egingo dira. Eta abenduaren 15ean, 19:00etan, arteari eta sormenari buruzko mahai-ingurua egingo dute Historiaurreko Katedradun Cesar Gonzalezek, Diego Garate arkeologoak, eta Txuspo Poyo artista eta bideo-sortzaileak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button