MUSIKA

“JazzEñe” deialdia abiarazi dute SGAE Fundazioak eta Donostiako Jazzaldiak

SGAE Fundazioak, Donostiako Udala, Donostia Kultura eta Jazzaldiarekin elkarlanean, JazzEñe nazioarteko programatzaileentzako Estatu mailako jazz-erakusketaren hamargarren edizioa jarri du abian. Uztailaren 24tik 27ra garatuko da Donostian, 59. jazzaldiaren baitan. JazzEñera hurbiltzen diren ikusleen artean mundu osoko jaialdietako zuzendariak eta programatzaileak daude, Estatuko jazzaren errealitatea ezagutzeko interesa duten horiek, eta erakundeak berak gonbidatzen ditu

Ekimen honen helburuak honakoak dira: SGAEko kide diren egileen errepertorio jazzistikoa mundu osoan zabaltzea, nazioarteko birak sustatzea eta atzerriko jazzaldietan parte har dezaten bultzatzea.
Horretarako, SGAE Fundazioak deialdi publiko bat ireki du, hain zuzen ere, honako hauentzat: Musika-sektoreko parte diren SGAEko kide diren egile guztiak; SGAEko kide den egile bat ez izanik, SGAEn erregistratutako errepertorioa erabiltzen duten jazz taldeak. Gehienez bost kide dituzten taldeak bakarrik onartuko dira.

Parte hartu nahi duten egileek edo taldeek 2024ko otsailaren 29ra arte bidal dezakete eskabidea.

SGAE Fundazioaren webgunean duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button