MUSIKA

“Itsaso bat esku artean” ikuskizuna, Igartubeiti museoan

Urriaren 4an, arratsaldeko 18:00etan, eta Antioko XLII. Musikaldiaren baitan, Igartubeiti Baserrian, Sagel taldeak Itsaso bat esku artean ikuskizuna eskainiko du.

Tradizioa gara edo tradizioak egiten gaitu? Tradizioak olatuka funtzionatzen du, edo guk sortzen ditugu tradizioaren olatu berriak? Sagel taldeak galderak erantzuteko galdera gehiago proposatzen dituen estreinako ikuskizuna eskainiko du.
Ikuskizun horrek ura metafora gisa hartuta, Sakabi, Gelatxo eta Elgeta trikitilarien figurak eta euren ibilbidea gogoratu eta gorestea du helburu, euren kantu eta piezetatik abiatuta eta gaurko musika moldeetara ekarrita.

Iñaki Letamendia atabalariak, perkusioaren oinarriak jarri eta findu ditu preseski ikuskizun honetarako. Andoitz Antzizar trikitilariak, bere musika eta trikitixaren inguruko jakintza batu dizkio ikuskizunari, tradizioa eta gaurkotasuna batuz. Izaro Markotegi abeslariak, ibilbide luzeko bere ahots xamurra entzun ahalko da ikuskizunean. Eta Villabonako Oinkari dantza taldeko kideak ere hizketan jardungo dira etengabe ikuslearen gorputzaldira
Beraz,  “trikitixaren atzoko eta gaurko munduak uztartuko dituen ikus-entzunezko bidaia oparo bat, eta sorpresaz betea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button