IKUS-ENTZUN

Iruñeko Zinema eta Emakumeen Nazioarteko Erakustaldia, gaur hasiko da

Iruñean antolatu da aste honetarako, irailaren 7tik 11ra bitartean, Zinema eta Emakumeen Nazioarteko Erakustaldia. Iruñeko Golem Baiona zinemetan izango dira emanaldi guztiak.

Gaur berton, Heidi Hassan eta Patricia Perez Fernandezen A Media Voz (Kuba, 2019) lana pantailaratuko dute. Lan horrek Habanako Jaialdian Dokumental Onenaren Saria (2019) irabazi zuen. Filmaren korapiloa hauxe duzue:  40 urteko bi emakume, Patricia eta Heidi, lagunak dira txikitatik, Kuban hazi ziren eta Habanako Zinema Akademian hartu zuten prestakuntza. Urte batzuk geroago, emigrazioaren erronkei egiten diete aurre eta Kubatik urrun beren burua berreraikitzen saiatzen dira. Bi zinemagile eta migratzaile kubatarrek elkarren artean trukatzen duten ikus-korrespondentziaren inguruan biratzen da dokumental autoetnografikoko elkarrizketa, beren esperientziak partekatzen. Adiskidetasunari, amatasunari, emigrazioari, nortasunari eta erbesteari buruzko film intimoa eta adierazgarria.

Datozen egunotan honako lanak pantailaratuko dira: Honeyland (hilak 8), Rol & Rol (hilak 9), Las hijas de Cynisca (hilak 10), eta  Little Joe (hilak 11).

Lan guztien gaineko xehetasunak ekimenaren webgunean topatuko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button