MUSIKA

Kid Congo Powers musikari estatubatuarrak Hondarribian joko du larunbatean

Kid Congo musikari estatubatuarraz hitz egiteko dozena erdi blog beharko genituzke; The Cramps, Gun Club eta Nick Cave and the Bad Seeds taldeetan gitarra jo duela nabarmenduko dugu. Horrekin batera, urte asko daramatza diskoak bakarka argitaratzen The Pink Monkey Birds taldearen laguntzarekin.

Kid Congok, hain justu, The Pink Monkey Birds taldea izango du ondoan Hondarribiko Psilocybenean emango duen kontzertuan, larunbatean, 22:00etatik aurrera. Estatubatuarrekin batera Trinifox taldea arituko da.

Kiki Solis (Knife in The Water, Rhythm of Black Lines), Ron Miller (Switch Hitter, Up The Academy) eta Mark Cisneros (Medications, Deathfix) musikariek osatzen dute The Pink Monkey Birds; Kid Congok musikari horiekin grabatu du aurten plazaratutako La Araña es la vida (In The Red).

Psilocybenearen webgunean irakurri dugunez, Kid Congo bere sustraietara itzuli da The Pink Monkey Birds taldearen laguntzaz; alegia, “musika primitiboa” jotzera. “Garage-rock gordina, rock chicanoa, fuzz eta soul kutsuz betetako baxu lineak. Bere diskoak ohian psikodelikoak dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button