MUSIKA

“Iparraldea Bertan” zikloa, Koldo Mitxelena Kulturunean

Beste urte batez,  Koldo Mitxelena Kulturuneak Iparraldea Bertan zikloa antolatu du, Euskal kultur erakundearen laguntzarekin.

Aurten otsailaren 28tik martxoaren 20ra arte gauzatuko da, eta zikloak hitzaldi bat eta hiru kontzertu bilduko ditu. Lehen saio otsailaren 28an izango da, eta Habia hirukoteak kontzertua eskainiko du. Habia taldean Elena Haira (altoa, ahotsa), Amaia Hiriart (txeloa, ahotsa); eta Maia Iribarne Olhagarai (biolina, ahotsa) musikariak aritzen dira.

Martxoaren 6an, Elise Diletek eta Antton Hariñordokik idatzi eta Ainize Butronek ilustratutako Haize leizean nerabeentzako eleberriaren aurkezpena antolatu dute.  Liburuaren sinopsia hauxe duzue: “Haize nerabe bakartia da, amarekin bizi da baina azken hau zainetarik eri da. Musikan trebe da Haize eta etxetik urrun den musika eskola famatu batean sartzeko proposamena heldu zaio: hautu bat egin behar du, ezezagunera jauzi erraldoia egin, ala bere egunerokotasunean egon, amaren ondoan. Behin, kolegioarekin, Izturitzeko leizeetara doa bisita baten egitera eta han Madelaine aroko neska gazte baten baitan gorpuztuko da”.
Martxoaren 13an, berriz, musika izango da protagonista, Arriola-Ezcurra bikotearen kontzertuaren bidez. Bata Baxenabarrekoa da, eta bestea Lapurdikoa. Biak soinu jotzen hasi dira beren herrietako ohiko musikak berenganatuz eta Euskal Herriko dantzaldien, dantzaren eta kantuaren esperientzia lortu dute.

Azkenik, martxoaren 20an, Ekhi Lambertek Inbasioak disko berriaren aurkezpena egingo du. Pop orkestralaren ildoan, musikari desberdinen laguntzarekin gauzatu du lan hori, tartean, Oiasso Kameratako sokak, Joseba Irazoki, Félix Buff, Oihan Oliarj-Ines, Ludovic Leriche edo Vincent Mougel.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button