IKUS-ENTZUN

“Demostration” dokumentala, Elorrion eta Bilbon

Victor Kossakovsky (San Petesburgo, 1961) zuzendariak eta Bartzelonako Pompeu Fabrako Unibertsitateko 32 ikaslek zuzendutako Demostration dokumentala aurkeztuko da gaur,  Elorrioko Iturri Kultur Etxean, 19:30ean.

Film bera Bilbon ere proiektatuko da, urriaren 30ean, Multicines aretoetan, 20:00eran. Azken emanaldi hori ZINEBIk ondu du.

Filmak, 2012an, Espainiako Gobernuak ezarritako austeritate planaren kontrako mobilizazioak jasotzen ditu. “Bartzelonan manifestariak herriko leku ezberdinetan bilduko dira; horiek kontrolatzeko, poliziak gomazko balak erabiliko ditu. Dendak eta bulegoak itxita agertuko dira, batzuk jabeen borondatez, beste batzuk, ordea, gertaerek hala behartuta; bitartean, Teatro del Liceun, Ludwing Minkus-en On Kixote balleta antzezten dihardute”.

Hala, Pompeu Fabrako Unibertsitateko Máster en Documental de Creación-eko 32 ikasle, Victor Kossakovsky zuzendari errusiarra kalera atera ziren Bartzelonan gertatutakoa jasotzeko. “Lanaren emaitza ballet-filma modukoa izango da, zeinetan, pertsonaiak, soinuak eta gertaerak Minkusen musikarekin uztartuko diren eta nahaste horrek ezusteko ondorioa sortaraziko du”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button