BERTSOTAN

“Udabarriko Faseko” hurrengo saioak, Gueñesen eta Orozkon

Asteburu honetan, maiatzaren 7an eta 8an, Gueñesen eta Orozkon jokatuko dira Udabarriko Faseko saioak. Gueñesen izango da zapatukoa, eta Orozkon, domekakoa. Biak 17:30ean hasiko dira

Maiatzaren 7an, Gueñesen, Sodupeko kultur etxean Axier Goñi, Eneko Arrate, Jon Larrabide, Josu Landeta, Peio Arondo  eta Txaber Ormazabal bilduko dira Idoia Anzorandia gai-jartzailearen agindutara.

Eta maiatzaren 8an, Orozkon, Donibane aretoan Asier Galarza, Ekaitz Larrazabal, Garikoitz Sarriugarte, Ibon Larrazabal, Joanes Igeregi eta Nuria Cortada bertsolariak arituko dira. Itxaro Juaristi  ibiliko da gai aproposak jartzen.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasean bederatzi saio jokatuko dira guztira, eta hurrengo asteburuan, maiatzaren 14an, Arrigorriagako Lonbo aretoan jokatuko da hurrengo kanporaketa, 17:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button