ESZENA

Igandean bi emanaldi Dantzaren XVII. Zirkuituaren eskutik

Altraste Danzak Mientras llueva aurkeztuko du Dulantzin, datorren igandean, urriak 17, eta Lezon izango da egun berean, Lasala konpainia Dead koreografiarekin. Bi ekitaldiak Dantzaren XVII. Zirkuituaren babesarekin antolatu dira.

Altraste Danza konpainiaren Mientras llueva koreografian musika, dantza, testua eta bideo-proiekzioak uztartzen dira. “Zuriñe Benaventek eta Ignacio Monterrubiok iraganaren eta orainaren arteko bidaia batean murgilduko gaituzte, ebatzi gabeko ametsen eta konpontzeko dauden ametsen artean”. Bidaia horretan etengabe egiten zaie erreferentzia Mariana Pineda, Martin Luther King, Federico Garcia Lorca edo Manuel de Falla gisako figura unibertsalei. Era berean, erreferentzia pertsonalak eta intimoak egiten dira.
Altraste Danza Zuriñe Benaventek eta Ignacio Monterrubiok mugimenduaren eta soinuaren inguruko lengoaia berriei buruz burutzen dituzten sorkuntza garaikideko dantza-lanak biltzen dituen taldea da.

Beste aldetik, Dead lanak lau emakumeren bizitza kontatzen du, baina bakarrarena izan zitekeen. “Emakume horien bizitzaren bitartez gaurko gizarteari so egiten diogu. Gizarteak askotan deshumanizatu egiten du emakumea, zeina perfektua izateko jaiotzen baita, oinordetzan jasotakoari beldurra izateko eta familiaren eta gizartearen nahiak betetzeko, eta ez bere burua maitatzeko, inperfektua izan arren, askatasunez jarduteko eta familian eta gizartean balio ez duena eraldatzeko.”
Lasalan, Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko konpainian, dantzaren eta argazkigintzaren arloetako artistak daude.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button