ARTEA

Gao Xingjian idazle eta artistaren lanak, Donostian

Gao Xingjian, 2000. urtean Literaturako Nobel Saria jaso zuen lehen txinatar idazlea da. Orain, bere margolan, argazki eta filmak Donostiako kubo-kutxa Aretoan ikusi ahalko dira lehen aldiz Pizkunderako Deia izenburuarekin, izan ere, Donostia da artista honen argazkiak erakutsiko dituen lehen hiria munduan. Erakusketa datorren urteko urtarrilaren 3ra arte izango da zabalik.

Gao Xingjian autore eta idazle berezia eta polifazetikoa da, sorkuntza artistikoa hainbat arlotan garatzen dituena. Hala, Pizkunderako Deiak bere oihal gaineko tintak erakutsiko ditu, guztira 24 lan. Bere pinturaren ezaugarria txinatar tradizioko materialen erabilera nagusia da, adibidez arroz-papera, txinatar tinta eta pintzelak; baina teknika guztiz modernoa da.

Beste aldetik, erakusketa honetan Gao Xingjian-en 42 argazki jarri dira ikusgai, guztiak bere Le deuil de la beauté (Edertasunaren dolua) filmekoak. Argazki hauetan irudi berriak, sasi irudiak, oroitzapenak, haluzinazioak, barne-irudiak eta bat-batekoak daude, izan ere, egia eta fikzioa, irudimena eta errealitatea hainbat planotan gainezartzen dira.

Azkenik, Le deuil de la beauté bere filma pantailaratzen da. Filma egungo munduari buruzko hausnarketa eta kritika da, baina baita literatura eta zinematografiazko lan bat ere. Zinema esperimentala da, ez fikziorik, ez intrigarik eta ia elkarrizketarik ere berekin ez duena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button