IKUS-ENTZUN

Huhezinema jaialdiko finalistak iragarri dituzte

Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateak antolatu ohi duen Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren seigarren edizioaren finalean lehiatuko diren 12 finalistak iragarri dituzte.

Orotara, 110 lan jaso dituzte, eta honakoak dira finalerako aukeratuak: Albaitari (Pablo Vijande); Aner (Unai Garate); Beerbug (Ander Mendia); Deus et machina (Koldo Almandoz); Hamaiketakoa (Telmo Esnal); Hondartza (Amaia Badiola); Kaixo Egunon (David Kanon); Loco con ballesta (Kepa Sojo); Los Perfeccionistas (Tucker Dávila Wood); Lucia (Maddi Barber eta Gorka Beunza); Tarantela (Unai Rosende); eta, azkenik, Tesoros (Ivan Cortazar).

Film labur finalisten proiekzioa eta sari banaketa ekitaldia apirilaren 18an egingo dute Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean.

Aurki, programazioaren inguruko zehaztasun gehiago argitaratuko dituzte huhezinema.com webgunean, hala nola, kartela eta spota, egitaraua, epaimahaikideak eta apirilaren 17ko hitzaldi-mintegian parte hartuko duten zinemagileak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button