ESZENA

Hortzmugak "La Espera" antzezlana estreinatuko du

Raúl Cancelo-ren zuzendaritzapean, Josu Monterok idatzitako La espera ikuskizun poetiko dramatikoak Michael Azamaren La esclusa eta Enzo Cormann-en Mingus Cuernavaca lanetan du oinarri.

Arantza Goikoetxea, Joseba Apaolaza eta Gurutze Beitia aktoreek eta Alain Sancho musikariak osatzen dute obra honen lantaldea. Anztezlana Kale Nagusia 19 helbidean kokatuta dagoen eszenatokian ikusi ahal izango da hilaren 7tik 10era, 20:00etan.

Hiru interprete ezagunek horrenbesteko pertsonaien rola antzeztuko dute, gela zikin batean bere patu saihestezinaren zain daudela. La espera-k profesional talde aipagarria biltzen du, Oscar de Pazen zuzendaritza artistikoa eta eszenografiarekin eta Shanti Basauri konposizioa eta zuzendaritza musikalarekin.

Antzezlana lau elementutan ardazten da. Batetik, gizona (Joseba Apaolaza), itsasoaren ondoan galdutako etxe batera erretiratu den musikaria. Hiltzen ari da, erremediorik gabe. Hala eta guztiz ere, errebelatu egiten da. Bestetik, emakumea (Arantza Goikoetxea), bere bizitzaren azken hamabost urteak espetxean eman dituena, zigorra betetzen. Bihar goizean askatuko dute. Hirugarrenik, andrea (Gurutze Beitia), lehengo biak elkartzen ditu. Aktoreen eta publikoaren arteko bitartekaria da. Eta, jakina, laugarren hanka, ezinbesteko musika (Alain Sancho), gizakien ahots etsi eta babesgabeekin elkarrizketatuz.

Arriaga Antzokiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button