ESZENA

“Hondamendia”, Axut! eta Artedramaren lan berria Gazteszenan

Estreinatu berri den Axut! eta Artedrama konpainien “Hondamendia” obra taularatuko da Donostiako Gazteszenan asteburuan. Hiru emanaldi eskainiko ditu kolektiboak arratsaldeko 19:30etatik aurrera, gaur urriak 21, bihar larunbata 22an, eta etzi, igandea, 23an.

Harkaitz Canok idatzitako lanak, pandemia eta Zaldibarko zabortegiaren drama ditu mintzagai. 2020ko ezbehar hartan, milioi erdi  inguru metro kubo industria-hondakin isuri ziren, bi langile azpian harrapatu eta heriotza eraginez. Hala, arauen errespetu falta, kutsadura, prozedura judiziala, nahasmendu politikoa… Axut! kolektiboak eta Artedramak gertakari xumea baino askoz gehiago adierazten duen istripua zorrozki galdekatzen dute.

“Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau? 2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat”.

Ximun Fuchsen zuzendaritzapean Ander Lipus, Ane Sagues, Ruth Guimera, Jon Ander Urresti, Maite Larburu, Manex Fuchs eta Eneko Gil aktoreak ari dira oholtzan.

Sarrerak edota gainerako informaziorako, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button