MUSIKA

Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketaren 23. edizioa gaurtik aurrera

Atzo goizean egin zen ekimenaren aurkezpena Bilboko Udaletxean, Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Saileko Sabin Anuzita zinegotziaren eskutik. Eta atzo aurkeztu bazen, gauR lehen saioa izango da Bilborock aretoan, sailkapenetarako lehia zabalik baitago.

“Lehiaketaren helburua musika-taldeen lanak ezagutzea eta zabaltzea da”, aipatu zuen zinegotziak. Aurten 541 taldek eman dute izena; 357 pop-rock arloan, 139 metalean eta 45 joera berrietan. Aipatzekoa da 151 talde bertokoak izan direla.
Horietatik guztietatik, 40 onartu dira nor baino nor horretan aritzeko. Lan makala izan dute epaimahaia osatzen duten musikariek, produktoreek eta adituek entresaka hori egin ahal izateko.

Esan bezala gaur bertan hasiko dira sailkapenak erabakitzeko kontzertuak. Pop-rock sailean, hil honetako 22an eta 29an; urriaren 6an, 13an, 20an eta 27an; eta azaroaren 3an eta 10ean izango dira.

Metalean berriz, urriaren 12an, 19an eta 26an, eta gero, azaroaren 2an eta 9an. Azkenik, beste joera batzuetarako egunak, irailaren 28an eta urriaren 5ean izango dira. Kontzertuak 20:00etan izango dira, eta doakoak, gainera.
Finalak, azaroaren 18an (beste joerak), 25ean (metala), eta 26an (pop-rock) gauzatuko dituzte.

Sariei dagokienez 20.000 euro banatuko dira irabazleen artean, joan den urtean baino diru gehiago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button