LITERATURA

“Bi anai” eleberri gaurkotuak argia ikusi du

Erein argitaletxeak Bernardo Atxaga idazle asteasuarraren Bi anai eleberriaren hirugarren edizioa kaleratu du, baina oraingo honetan gaur egungo euskararen arauetara moldatuta. Asun Garikano itzultzaileak egin du hizkuntzaren orrazkera hori. Edizioaren arduradunek esan dutenez, testuan egindako aldaketa asko hizkuntzaren araudietara moldatu dira, beti ere, testua ulergarriagoa egiteko xedez.

Aspaldiko testuarekin konparaturik ere beste aldaketa bi dakartza oraingo lanak. Alde batetik,  kapitulu bakoitzak izenburu propioa du, eta amaierak ere zenbait aldaketa jasan ditu. Hortaz, kontu berri asko dakar nobela zaharrak.

Argitaletxeak hala definitu obra hori: “Etengabe errepikatzen den naturaren eta bere sasoien gurpilean Paulo eta Daniel bi anaien istorioa kontatzen digute txoriak, katagorriek, sugeak, izarrak eta antzarak. Urtea joan urtea etorri, beti bestelako eta aldi berean beti berdin ageri da Obabako irudimenezko lurralde hori, baina, gizakien arteko handinahi, irrika eta grinen agertoki krudela da. Paulo eta, batez ere, Daniel anaia atzeratua dira giza-krudelkeria horren biktimak. Gizakiok errenditzen gaituen naturaren lege zaharrean bildurik, Paulo eta Danielen munduko ibilera itogarriek bat egiten dute animalien fabulen munduarekin, eta irakurlearengan efektu zoragarria lortzen gainera: ihesaren eta kontsolazioaren sentipen askatzailea. Zail da asmatzen nork jarri duen gehiago bere aldetik, irudimen handiko idazleak ala dohain handiko kontalariak; izan ere, oso gutxitan bezala egokitzen baitzaio bata besteari. Emaitza paregabea da. Artista handi baten lana.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button