BERTSOTAN

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-zortzirenak

Atzo aurkeztu zen Gpuntua txapelketaren azken txanpan egongo diren faseak eta saioak. Donostiako Illunben bukatuko da aurtengo edizioa, abenduaren 18ko finalarekin, baina tartean, 15 herritan jokatuko dira saioak.

Lehena, asteburu honetako larunbatean izango da, irailak 17, 17:30ean, Andoaingo Bastero Kulturunean. Bertan Iñigo Manzisidor Mantxi, Amaia Agirre, Iñigo Izagirre, Ander Lizarralde, Ane Labaka eta Manu Goiogana lehiatuko dira.

Igandean, berriz, Azkoitian izango da saioa, Baztartxo antzokian, 17:30ean. Hortxe,  Xabier Sukia, Arkaitz Oiartzabal, Gorka Azkarate, Ibai Esoain, Asier Azpiroz eta Gorka Maiz bilduko dira, ia nor onena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button