MUSIKA

“HerriJazz Ibiltaria” zikloaren azken kontzertua, Balmasedan

SGAE Fundazioak, HerriJazz Ibiltaria antolatzen du, eta aste honetan ekimenaren  azken kontzertua izango da Balmasedan, emakumez osatutako talde batekin, FEMMM. Balmasedako Klaret Antzokian izango da hitzordua, azaroaren 29an, 20:00etan.

Ekimenaren helburua bikoitza da: sortzen ari den talentua bultzatzea eta jazza Euskadin eta Nafarroan hedatzea. Egitasmo paregabea dela esan daiteke, bere ezaugarriengatik: programazioaren protagonista Musikeneko ikasleak dira, eta beti gailentzen da emakumeen partehartzea (jazz generoan gertatzen den ez bezala); gainera, berez eskaintza kultural ezberdin bat den emanaldi hau udalerrietara eramaten da, hiri handietatik harago, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai Nafarroako Foru Erkidegoan.

Bigarren edizio hau Getxoko Jazzaldian estreinatu zen uztailean, eta hilabete berean Gasteizko Jazzalditik eta Donostiako Jazzalditik iragan zen. Uda ostean, zikloak Arrasaten, Agurainen eta Balmasedan izan du geltokia.

Diogun moduan, ostiralean, kontzertua egingo da FEMMM jazzaren eta Musikenen sortutako poparen arteko ahots-koktel batekin. “Bere musika harmonia eta koloreen bilaketa baten laburpena da, ia uretako sonoritatea sortuz. Soinu-mundu berezi hori sortzeaz gain, FEMMMko kideak berdintasunaren eta inklusioaren defendatzaileak dira”.

FEMMM taldea osatzen dute Maider Biguri, Nora Carramiñana, Beatriz González, Dánae Riaño eta Nahia Valleren ahotsek; Mar Andino saxoak, Maialen Tellabide pianoak, Oier Alberdi gitarrak, Cristina Pascual baxuak eta Iker Hernández bateriak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button