MUSIKA

Getxoko Jazzaldiko Talde Lehiaketaren lau finalistak

Getxoko Jazzaldiak dagoeneko hautatu  ditu bere 39 edizioko Talde Lehiaketan arituko diren lau finalistak: EYM Trio (Frantzia), Federico Nathan Quinteto (Holanda eta Uruguai), eta Maciek Wojcieszuk Quintet eta Grzegorz Wlodarczyk Qt., biak ala biak Poloniakoak. Aurten 18 herrialdetako 55 talde aurkeztu dira, eta epaimahaiak aipaturiko laurak aukeratu ditu.

Uztailaren 1ean, Federico Nathan Quinteto taldearen eskutik abiatuko da lehiaketa. Holandan bizi diren musikari uruguaitarrek osatzen dute boskotea. Uruguaiko herri musiken eta rock, funk eta jazzaren arteko uztarketa jorratzen dute.




Biharamunean, Maciek Wojcieszuk Quintet talde poloniarra ariko da. Rocka, erritmo zeltak eta folk balkanikoa uztartzen dituen musika du ardatz boskoteak

Irailaren 3an, Poloniako bigarren finalista arituko da: Grzegorz Wlodarczykena. Jatorri anitzeko musikariak bildu dira bandan , eta 2014an elkartu ziren,  mainstream delako musika moderno inprobisatua interpretatzeko.

Amaitzeko, EYM triok joko du azken kontzertuan. 2010ean sortu zuten taldea Frantziako jazz eszenako hiru musikari gaztek, eta bere musikaren funtsa mestizajea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button