ESZENA

“Zirkualde”, zirkuko arteen jaialdia asteburu honetan Bilbon

Errekalde auzoak Zirkualde Zirku Jaialdiaren zazpigarren edizioa jasoko du ekainaren 3tik 5era  bitartean. Jaialdiaren programazioaren barruan zazpi konpainiaren ikuskizunak antolatu dira: bi Euskal Herrikoak, eta beste bostak Espainiatik, Japoniatik eta Poloniatik etorritakoak.

Programazioaren barruan, mota askotako ikuskizunak, zirku tradizionala, akrobaziak, malabarrak, orekak, kaleko antzerkia, zuzeneko musika, clown umorea, dantza akrobatikoak, eta abar bildu dira.

Jaialdia ostiral honetan hasiko da Errekaldeko Plazan, Cia Barre euskal konpainiaren Eskobien atzetik ikuskizunarekin.Horretaz gain, Bambolea madrildarren Bambalas ikuskizun dibertigarria ere ikusteko parada egongo da.
Larunbatean, leku berean, Zange, Circobaya eta Rojo Telón konpainiek euren proposamen eszenikoak eskainiko dituzte.
Zirkualderen aurtengo edizioa igandean amaituko da Domi Circo artista poloniarraren eta Andaluziako El Gran Dimitriren partaidetzarekin.

Ordutegiak eta beste, hemen kontsultatu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button