BERTSOTAN

Laugarren kanporaketa Bizkaiko Bertsolari Txapelketan

Giro beroan, 570 lagun batu ziren Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa ikusteko. Miren Amuriza, 446,5 punturekin izan zen onena. Atzean, Peio Ormazabal (392), Eneko Abasolo Abarkas (365,5), Beñat Vidal (333), Ortzi Garitano (331) eta Joanes Igeregi (327) sailkatu ziren. (Joseba Barrenetxearen argazkian dituzue guztiak)

Amuriza zuzenean pasatuko da finalaurrekoetara eta gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute aurrera egiteko aukera.
Datorren domekan jakingo da zein zazpi bertsolari sailkatuko diren puntuazioaren arabera. Sei txapeldunak zuzenean pasatuko dira finalaurreetara eta baita aurreko txapelketan finalista izan zirenak ere.
Azken kanporaketa hori Getxon izango da, Erromoko Gobela kiroldegian, 17:30etan. Kantuan Beñat Ugartetxea, Gorka Lazkano, Eneko Arrate, Ion Barrocal, Eñaut Uruburu eta Olatz Ibarluzea. Gai-emole lanetan, ostera, Zuriñe Iarritu.

Informazio gehiago txapelketaren webgunean duzue.

Bizkaiko Txapelketak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button