BESTELAKOAK

Samuraiaren begirada

Ehun urte baino gehiago iragan dira Akira Kurosawa zinearen maisu japoniarrak samurai jatorriko familia batean argia ikusi zuenetik; kode etiko eta ohorezko kode zorrotza zuen gerlari familia zen, diziplina zentzu handia eta kultura tradizionala ondo ezagutzen zuten, eta, Kurosawak, txiki-txikitatik, literatura, pintura eta zinemarekiko zaletasunarekin lotu zituen horiek.
Zuzendari bikain honen begiradak eragin eta ñabardura aberastasun hori aldatzen jakin izan zuen, zinemagintza unibertsalaren historian ezinbestekoak bihurtu diren filmetan.

Zine zuzendari baino lehen, Akira Kurosawak pintore izan nahi zuen. AlhóndigaBilbaok samurai moderno honen begirada erakusten du, erakusketa berdingabe baten bitartez. Bertan, Japoniako zinemagintzaren enperadorearen fotogramen edertasunaren atzean ezkutatzen den sormen-prozesua ikusi ahal izango da.

Samuraiaren begirada: Akira Kurosawaren marrazkiak erakusketan, lehenengo aldiz, bere storyboardak ikusi ahal izango dira, berak
egindako pelikulen zatien proiekzioarekin batera.
Era berean, arropa nola egiten zuten eta bere zinematografiako
kartelak ikusi ahal izango dira.
Erakusketaz gainera, hitzaldiak, ikastaroak, tailerrak eta zine-ziklo bat ere egongo dira. Hala, horiek guztiek Akira Kurosawaren jaiotzaren mendeurrenaren ospakizunaren eta Kurosawa Urtea 2010 delakoaren amaierako ekitaldirik garrantzitsuena osatuko dute.

AlhondigaBilbaok hartuko du gaurtik urtarrilaren 30era bitartean erakusketa hau.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button