BESTELAKOAK

Haur literatura eta ilustrazioaren “Brif Braf Bruf” jaialdia, Iruñean

Iruñeko Txantrea auzoan, haur literatura eta ilustrazioaren Brif Braf Bruf jaialdia ospatzen da urtero, Gabon garaiarekin bat eginez. Aurten ez da gutxiagorako izango eta makina bat ekimen bilduko dira bertan, Kontalariak Elkarteak (auzoko beste kultur eta gizarte entitate eta hezkuntza zentro batzuekin batera) antolaturik.

“Brif Braf Bruf haur literatura eta ilustrazio jaialdia da, Gianni Rodari haur literaturako idazlearen irudian inspiratua. Jaialdiak Fantasiaren beharra aldarrikatzen du, bizitzeko eta gure errealitatea ezagutzeko ezinbestekoa. Jaialdiaren helburu nagusia sormena eta fantasia hori sustatzea da, Txantrea auzoko plaza eta kaleetan esperientzia fantastikoen bidez, hitzarekin eta ahozkotasunarekin jolasteko. Gozatu Txantrea fantastikoaz!”

Aurten, abenduaren 26tik urtarrilaren 8ra arte luzatuko dira hitzorduak hain bat ataletan bilduko direnak: Hiri Fantastikoa, Azoka Fantastikoa, Baso Fantastikoa, eta Etxe eta Denda Fantastikoak. Horrez gain, Txantreako Herri Liburutegiko honako jarduera hauek eskainiko ditu: Liburu libreak erakusketa, Gure Rodarien erakusketa, hainbat tailer, zinema, eta Javier Rey ipuinen maratoia.

Jakingarri guztiak: Brif Braf Bruf.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button