ESZENA

“Harrapazank” programa asteburu honetan

Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duten Harrapazank programak asteburu honetan egingo du bere gala berezia.

“Aurtengo edizioan zehar, Harrapazank programan, aisialdiko jardueren agenda zabal samar bat gauzatu da, 10 eta 18 urte bitarteko gaztetxoentzat izan dena; jardueren asmoa izan da euskararen inguruko motibazioa eta euskararen erabilera indartzea haien espazioetan denbora librean. Jarduera horien artean, Eszena izan da bat, talentuen lehiaketa bat, zeinean Bilboko 115 artista gaztek, 58 taldetan, aukera izan baitute beren sorkuntzak garatzeko”.

Hortaz, Harrapazank programak Eszena lehiaketaren eta Klikazank txapelketaren finalekin emango dio amaiera aurtengo edizioari. Ekimen biak Bilborock aretoan izango dira. 20 talde finalista lehiatuko dira ikuskizun batean, eta artista hauek arituko dira epaile: Iholdi Beristain, Jon Casamayor, Karmele Larrinaga eta Betitxe Saitua.

Gaur berton, 18:00etatik aurrera, senior kategoriako finala jokatuko da, 14 eta 18 urte bitartekoena, eta zapatuan, ordu berdinean, junior kategoriako finala, 10 eta 13 urte bitartekoena.

Guztira, 2.200 euro banatuko dira. Go!azen saioko Ander Lacallek entregatuko du Go!azen saria, eta, beste alde batetik, Maren kantaria eta Imanol Suso malabarista izango dira artista gonbidatu moduan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button