ESZENA

“Happy End” komedia taularatuko dute Hondarribin

Vaiven Producciones konpainiak Happy End obra taularatuko du bihar, hilak 4, Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etatik aurrera, gaztelaniaz.

Happy End komedian, Vaiven Producciones konpainiak gizakiari buruzko hausnarketa egiten du. Erretiroa hartzear dagoen irakasleak eta etxea galtzeko zorian dagoen gazteak, Happy End izeneko agentzian egingo dute topo. Agentzia hori suizidioetan espezializatuta dago.

Iñaki Rikartek zuzendua, antzezlanak hainbat sari jaso zituen iaz, Errioxan egindako Antzerki Sariketa Nazionalean, eta tartean ere, Aktore onenaren saria (Xabi Donosti) eta Muntaia eszeniko onena jaso zituen. Xabi Donosti ez ezik, Garbiñe Insausti eta Ana Pimenta ere agertzen dira eszenan.

Kritikak ondokoa esan du, obraren harira: “Estruktura klasikoa duen obra da, baina harridura eragiten duena, bere ausardiagatik eta umore zorrotzagatik, hainbat gai delikatu jorratuz: heriotza duina izateko eskubidea, familia, zintzotasuna eta moral humanoa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button