ARTEA

“Arte paperak 2009-2014”

 

Arte paperak 2009-2014 (Sans Soleil argitaletxea) Mikel Onandia Garate arte historialari eta kritikariak 2009 eta 2014. urteen artean komunikabide ezberdinetan euskaraz argitaratu dituen 120 arte kritika eta artearen inguruko artikuluen antologia da.

Lan honetan, egileak egungo Euskal Herriko panorama artistiko zabala aztertzen du irizpide sendoz, azken bost urteotako erakusketa eta arte gertakari garrantzitsuenen jarraipen eta dokumentazioa eginez eta. Hala, obrak euskaldun askoren interesekoa den artearen mundura hurbiltzeko aukera bikaina eskaintzen du euskara hutsean. Gainera, artikuluak erakusketen edo obren gaineko argazki batek lagunduak aurkeztuko dira. Horrez gain, liburuak euskal giro artistiko garaikidearen testuingurua azaltzen duen sarrera izango du, arte aditu batek idatzia.

Mikel Onandia Garate (Durango, 1983) Filosofian eta Artearen Historian lizentziatua (EHU) da eta Arte Garaikidearen Analisia graduondokoa (Universitat de Barcelona) eta Arte Garaikidearen Kontserbazioa eta Erakusmoldeak masterra (EHU) burutu ditu. Horrez gain, Artea Durangaldean Gaur (2013) liburua argitaratu du. 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button