IKUS-ENTZUN

“Tres mentiras” filma aurkeztuko da Bilbon

Ana Murugarrenek Tres mentiras fikziozko bere lehen lan luzea aurkeztuko du datorren asteartean, irailak 9, Bilboko Campos Eliseos Antzokian, 21:00etan. Estreinaldi ofiziala, berriz, irailaren 12an egingo da, estatuko zine-aretoetan.

Bilboko antzoki horrek bidalitako oharrean jasotzen denez, filmak errealitate gordinean du oinarri. Istorioa XX. mendeko 70eko hamarkadako Espainian gertatuko da, frankismoaren azken urteetan, alegia. Izan ere, sasoi gorabeheratsu horretan, ehunka emakumezko gaztek erditutako haurrak saldu edo lapurtu egin zituzten.

Desagertutako ume horien inguruko lana da Tres mentiras. Nora Navas aktorea sartuko da hiru desagerpen-kasu aztertuko dituen ikerlariaren azalean. Navasekin batera, Mikel Losada, Lander Otaola, Marta Castellote, Azucena Trincado eta Olatz Ganboa aktoreak ere agertuko dira pelikulan.

“Berez, Tres mentiras sufrimendu onartezin hau pairatu zuten emakumezkoen eskubideak eta egoera aintzat hartzen dituen estreinako pelikula dugu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button