
Kultura arteko Ipar eszena bidea proiektura Nafarroa lurralde batu da gonbidatu gisa. Hortaz, aurten Nafarroako arte eszenikoen konpainiek proiektuan parte hartu ahal izango dute. Izena emateko epea maiatzaren 2ra arte izango da zabalik.
Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren finantzaketari esker, Foru Komunitatea kultur trukea egiteko Ipar eszena bidea proiektuaren gonbidatutako lurraldea izango da. Horrela, Nafarroako arte eszenikoei lotutako konpainiei Konstelazioen Ibilbidean parte hartzeko aukera emango zaie, irailaren 11tik urriaren 9ra.
Ipar Eszena Bidea proiektuaren ardatza eszena berritzea da, hain zuzen ere sortutako lurralde kultural komuna osatzen duten lau autonomia erkidegoetan barrena, Galizia, Asturiasko Printzerria, Kantabria eta Euskadi (aurten Nafarroa ere bai).
Betiko legez, antzerki eta dantzako makina bat ikuskizunek osatzen dute ibilbidea, beti ere, “lengoaia, estetika eta ikusle motaren aniztasuna gailendu den programazio orokorraren barruan”.
Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskadiko arte eszenikoek eman duten onenaren aukeraketa txiki bat da ikusgarri bilakatuko dena.
Informazio guztia Ipar Eszena Bidea proiektuak dauka.



