IKUS-ENTZUN

Euskal Zinemaren Astea gaurtik aurrera

Vital Fundazioak antolatzen duen Euskal Zinemaren Asteak 38. edizioa beteko du aurten. Gaurtik otsailaren 26 bitartean makina bat lan eder ikusteko parada egongo da.

“Vital Fundazioak eta zinemak bat egingo dute berriz ere, entretenimendua eta egileekiko konpromisoa bultzatuko dituen Zinemaldia proposatzeko, panorama zinematografikoaren izen handiak talentu berriekin uztartuz, euren lanak hurbiletik erakutsi diezazkiguten. Publiko guztientzako topagunea, ikuslearen eta zinema egiten dutenen arteko elkartrukerako lekua, eztabaidatzeko eta profesional horiek erakusten dizkiguten istorioen zergatia aurkitzeko gunea. Laburbilduz, uztartze ezin hobea, 38. edizio honi ilusioz aurre egin diezaiogun.”

Gaurko saioan Kinka eta Nora filmak pantailaratuko dituzte. Kinka (Maider Oleaga) film laburrean bi emakumeren istorioa kontatuko digute: Doroty, Erdialdeko Amerikako 45 urteko etxeko langilea, eta Mari, adinekoa eta gorreria arazoak dituena, behartuta daude koronabirusaren hedapena saihesteko ezarritako konfinamendua elkarrekin pasatzera.
Horren ostean, Nora (Lara Izagirre) filma ikusteko parada egongo da. Norak 30 urte ditu, aitona argentinar Nicolasekin bizi da eta bere lagun Meriren seme-alabak zaindu ohi ditu. Herriko aldizkarian horoskopoa idazten du, baina bidaia-idazle izateko ametsa du. Aitona hil eta Dyane 6 zahar bat utziko dio hark oinordetzan. Oso gaizki gidatzen du, baina helmugarik gabeko road trip bat egitera abiatuko da Nora Euskal Herriko kostaldetik, aitonaren errautsak amonaren ondora eramateko.

Aste osoko proiekzioak amaitu ondoren, aretoan dauden ikusleek lan onenak aukeratzeko botoa eman ahal izango dute, eta amaierako galan emaitzak jakinaraziko dituzte. Bertan, sariak banatu eta Gutako bat saria emango zaio Arabako zinemako profesional garrantzitsu bati.

Programa osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button