IKUS-ENTZUN

Frankismo garaiko festa

Gaur berton, BilbaoArten, eta 19:00etatik aurrera, Asier Abiok zuzenduriko Sukalki Eguna, Mungiako Zaporea izeneko dokumentala eskainiko da.

Badirudi parranda guztiak janariaren inguruan antolatzen direla. Batzuetan hala izaten da, eta helburua ondo pasatzea eta bapo bazkaltzea izaten da. Baina ohitua gastronomiko batzuek beste jatorri bat izan dute. Horietariko bat Mungian 1964an sortu zen Sukalki Eguna jaia izan da.

Frankismo garaiko errepresio gogorraren aurrean, herritarrak  bildu ziren eta jai berezia antolatu zuten, herria batzeko, eta hein berean ere, gure kultura babesteko, izan ere garai haietan, edozein bilkura abertzale eta politikoa zela jotzen zen, eta horren kontrako errepresioa handia izan zen; atxiloketak egoten ziren, eta are gehiago euskaldun herri batek bere jaia sortu nahi baldin bazuen.

Mungiako zaporea dokumentala Asier Abio zinegile mungiarrak osatu du, eta uztailaren 1ean estreinatu zuen Mungian. Orain Bilbon ikusteko aukera duzue.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button