IKUS-ENTZUN

“Gizazinea” zikloa egingo dute Bilbon

Bilboko Caostica film laburren jaialdiak Gizazinea izeneko zikloaren bigarren edizio ondu du. Zikloa Bilbo Zaharrean egingo da abenduaren 23an, 24an eta 25ean, eta krisi ekonomikoa izango du ardatz.

CRAC XXI ekimena Balioen krisitik, ekonomia-krisira, eta alderantziz lelopean aurkeztuko da bihar, hilak 23, San Frantzisko auzoko udaltegian. Zineaz gain, performance bat eta Bizkaiko M15M mugimenduaren hitzaldia bilduko ditu.

Egitarauari dagokionez, bihar, hilak 23, Rodrigo Cortes zinegileak 2007. urtean estreinaturiko Concursante film luzea ikusi ahalko da, 20:00etan, eta 21:30ean, Imprevistos_A-Teatral izeneko performancea egingo dute.

Etzi, hilak 24, Michael Winterbottomek eta Mat Whitecrossek 2009. urtean pantailaratu zuten La Doctrina del Shock izango da, 20:00etan. Gero, Bizkaiko M15M mugimenduak bere jatorriari, egungo egoerari eta etorkizunari buruzko hitzaldia emango du.

Azkenik, etzidamu, hilak 25, Caostica jaialdiko laburrak eta Zinebi Express-eko lan sarituak erakutsiko dituzte. Emanaldi bikoitz horren ostean, festa izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button